sábado, 4 de junio de 2011

GOROSTIA


Gorostia (Ilex aquifolium) zuhaixka edo zuhaitz txiki dioikoa da (ale batzuk arrak eta beste batzuk emeak dira), 10 m-rainokoa. Gorostia Europako hegoaldean eta ekialdean, Afrikakoiparraldean eta Asiako hegomendebaldean zabaltzen da. Iberiar penintsulan ugaria da ipar-erdian eta eskasa hegoaldean.
EZAUGARRIAK:
Hostoak txandakakoak, iraunkorrak, distiratsuak eta eliptikoak dira. Gainera, ertz arantzatsua dute; inoiz ere osoak dira. Loreak zurixkak eta unisexualak dira, baina beste sexuaren hasikinak dituzte. Hostoen galtzarbeetan lore-luku txikiak ateratzen dira. Lau sepalo eta beste horrenbestepetalo dituzte. Fruitua drupa gorrixka eta ia esferikoa da. Udaberrian loratzen da, apirila eta ekaina bitartean, eta fruituak udazkenean heltzen dira, urria eta abendua artean, baina negu osoan egoten dira adarretan. Fruituok, neguan ere aritzen diren zenbait animalia espezieren baliabide bakarretakoak dira.
Lur silizeoetan hobeto bizi da, edo lurzorua azidoa duten kareharrizko lurretan.

4 comentarios:

  1. eskerrik asko Andrea zure lan begiratuko dut

    ResponderEliminar
  2. Oso interesgarira irudiitu zait ane oso ondoooooooooooo!!!

    ResponderEliminar
  3. Oso informazio ona ematen duzu zuhaitz honi buruz, nik banekien Euskalerrian zainduta dagoen zuhaitza dela. Hain polita denez, batzuk ohitura zeukaten gabonetan etxera eramteko baina orain hori debekatuta dago.

    ResponderEliminar