miércoles, 8 de junio de 2011

ZUHAITZ TRISTEA


Bazen behin zuhaitz triste bat, beti triste zegoen. Ez zuen hostorik eta ez zuten zaintzen.

Egun batean mutiko batzuk zuhaitzaren ondotik pasatu ziren eta batek esan zuen:
- Zuhaitz hau oso triste dago.

Eta erantzun zion beste mutikoak:
- Bai, oso triste dago, baina, nola alaituko dugu?

Ezer ez zekienak esan zuen:
- Badakit,beste zuhaitz bat landatuko dugu! -denok ados jarri ziren eta landatzen hasi ziren.

Uda heldu zeneanzuhaitz tristeak hosto asko zituen eta gainera landatutako zuhaitza sendotzen hasita zegoen.Horrela konturatu ziren zuhaitz tristeak behar zuena lagutasuna zela.

Ordutik aurrera zuhaitzak zainduta eta pozik egon ziren.

AMAIERA

Ipuina entzun nahi baduzu hemen klikatu:


3 comentarios: