ZUHAITZEN INFORMAZIOA

ZUHAITZAK

Definizioa:
Zuhaitza zurezko landare handi bat eta bizikorra da. 

Zuhaitzak sustrai, enbor bat edo gehiago, adar eta hostoak ditu. Zurtoina da bereziki beste landareetatik bereizten duena.
Azalak, larruaren parekoa dena, infekzioen eta onddoen kontra babesten du. Bestalde, egon badaude zuhaitz batzuk hemen esandako organo guztiak ez dituztenak, hala nola: palmondo gehienek ez dute adarrik, Ipar Amerikako saguaroak ez du hosto funtzionalik eta iratze-zuhaitzek ez dute zurezko azalik.
Zuhaitz baten sustraiak lurpean egoten dira eta ura eta elikagaiak xurgatzen dituzte inguruko lurretik. Lurgainean, enborrak garaiera ematen die adarrei eta hostoei eguzki-argia lortzeko borrokan laguntzeko. Zuhaitz batzuetan, abarrak zabaldu egiten dira asko hostoen alderik gehiena eguzkirantz jarri ahal izateko. 
Zuhaitzak mota desberdinekoak izan ahal dira: Haritza, Pinua, Astigarra, Ametza, Ezkia, Gaztaiondoa, Haltza, Lertxuna, Lizarra, Xarma... Frutazko zuhaitzak ere daude: Aranondoa, Gereziondoa, Madariondoa, Mertxikondoa, Muxikondoa, Olibondoa, Pikondoa eta Sagarondoa. Zuhaitzak tamaina desberdinekoak dira: 112 metrokoak,10 metrokoak, 20 metrokoak...


LANDAREEN SAILKAPENA

Landareak bi multzotan sailkatzen dira: Loredunak eta Loregabeak. Loredunei Fanerogamoak ere  deitzen zaie eta loregabeei berriz Kriptogamoak.

Loredunak baita ere bi multzotan desberdintzen dira: Angiospermoak Obuluak obulutegian dituztenak eta  Gimnospermoak Obuluak agerian dituztena. Angiospermoak hauek dira: belarrak, zuhaitzak, landare loredunak eta zuhaixkak dira berriz Gimnospermoak hauek: zuhaixkak eta zuhaitzak.
Loregabeak beste bi multzotan sailkatzen dira: Hodirik gabeak eta Hodidunak. Hodirik gabeak hauek dira: goroldioak eta hepatikoak aldiz hodidunak hauek: garoak eta ekisetoak.
Zuhaitzak bi motatakoak izaten dira Angiospermoak eta Gimnospermoak. Batzuk loredunak dira eta beste batzuk loregabeak.



LANDAREEN ELIKADURA

Animaliek materia organikoarekin elikatzen dira beraz landareak materia inorganikoarekin. Landareek bere elementu kimikoak xurgatzeko hostoak eta sustraiak behar dituzte. Airetik karbonoa eta oxigenoa hartzen dute.

Fotosintesia eguzkitik, ura eta lurretik hartzen dituzten mineralei esker  egiten dute fotosintesia. Landareek fotosintesia egin ahal izateko berde kolore bat behar dute, klorofila  izenekoa. Klorofila hartu behar den argia hartzen du prozesu hau egin ahal izateko. Fotosintesia ez da bakarrik landareetan gertatzen, ere alga  berde batzuetan eta beste bakteria batzuetan.  Bakoitzak  bere  elikagaia sortzen duenean autotrofoak deitzen zaie. Fotosintesia  eguzkiaren energia, energia kimikoa sortzen du.