sábado, 4 de junio de 2011
GOROSTIA
GEREZIONDOA
Gereziondoa Rosaceae familiako landarea da, Prunus generokoa aran, arbendola, mertxika etaarbeletxekoekin batera.25 m garai izan daiteke bere bizitzan zehar. Oso zuzena da bere egituran oinarriturik, zur leuna du eta marroi kolorekoa, nahiz eta zurgin munduan gehiago balio dutenak gorrixka kolorea izan. Bere kukula zabala eta piramidala da, bestalde, bere hostoak erorkorrak, bakunak eta era bikoitzean dendatuak.Gainera, oso balioetsia dago bere loreen edertasunagatik, nondik fruitua sortzen den. Gereziafruitu globo-itxurako eta haragitsu gorria da. Fruta-arbola honek lokotxen taldekoa da, neguko hotza behar duena bere atsedenaldia apurtzek.
Motak
Gereziondo mota bat baino gehiago dago, batzuk fruituak ematen ez dituztenak, gereziondo japoniarraren kasuan, eta fruituak ematen dituena, gereziondo arrunta, institutuan dagoena hain zuzen ere.
Gereziondo arrunta edo Prunus cerasus zuhaitz bat da fruitu garratzak eta gorri argi kolorekoak. Bere jatorria Europa eta Asiako mendebaldean dago. Badira baratz handiak Iberiar penintsulatikTurkiako Anatoliara eta Eskandinaviako hegoaldetik Britainia Handira arte, merkataritzako erabiltzen direnak.
GAZTAINONDOA
Gaztainondoa (Castanea sativa) Fagaceae familiako zuhaitz bat da. Jatorriz Hego-ekialdeko Europakoa eta Asia Txikikoa da. 20-35 m-ko garaiera eta 2 m-ko diametroko enborra edukitzera irits daitekeen zuhaitz hosto erorkorra da. Bere hostoak oblongo-lantzeolatuak dira, 16-28 cm luze eta 5-9 cm zabal dira, eta ertzean hortz zorrotzak dituzte.
Landare monoikoa da: ale bakoitzak bi sexuetako loreak dauzka, 10-20 cm-ko luzera daukatengerbak osatuz. Lore arrak gerbaren goiko aldean sortzen dira, eta emeak behealdean. Ekainaren bukaeran eta uztailean agertzen dira, eta udazkenerako lore emeek 3-7 hazi gordetzen dituztenkupula arantzadunak ekoizten dituzte.
Gaztainondoak klima epela eta hezetasun egokia behar du ondo hazi eta gaztaina-kopuru handiak lortzeko. Oso sentikorra da udaberriaren azken parteko eta udazkenaren hasierako izozteen aurrean, eta ez ditu lurzoru karedunak gustuko. Basoetan itzal txikia jasan dezake, baina argia du gustuko.
viernes, 3 de junio de 2011
ASTIGARRA
Astigarrak edo azkarrak Acer generoko zuhaitzak dira, Sapindales-en ordenan; eurentzat bakarrik den Aceraceae familian, edo (Hippocastanaceae-ekin batera) Sapindaceae familian sailkatzen dira; ebidentzia genetikoaren arabera bigarren aukera egokiagoa dela badirudi ere. Astigarrek aurrez aurre jarritako hostoak dituzte, gehienetan gingildun eta palmatuak baina, espezie batzuetan, pinatu edo gingil bakoak ere. Loreak arruntak eta pentameroak dira eta mulko, korinbo edo unbeletan jaiotzen dira. Euren fruitu bereziak samara mota batekoak dira, eta biraka jausi eta haizearen eraginez haziak urrunera eramateko forma egokia dute. 'Acer' izena Latineko "acris"etik dator (zorrotz), aspaldian lantzak egiteko erabiltzen zen haien zuraren gogortasunagatik.
Acer generoko zuhaitz batzuk euskaraz ihar izenaz ere izendatzen dira; sarrera honetan agertzen den espezie zerrenda laburrean ikus daitekeen legez.
miércoles, 11 de mayo de 2011
ZUHAITZAK
Zuhaitza zurezko landare handi eta bizikorra da.
Sustraiak, enbor bat edo gehiago, adarrak eta hostoak ditu. Zurtoina da bereziki beste landareetatik bereizten duena, zuhaitzena zurezkoa da. Garatzerako behar dituen ura eta elikagaiak adar eta hostoetara garraiatzen ahalbidetzen da. Azalak, larruaren parekoa dena, infekzioen eta onddoen kontra babsten du, eta garatzerako behar dituen ura eta elikagaiak adar eta hostoetara garraiatzen ahalbidetzen dio.
Zuhaitz talde txiki bati zuhaztia esaten zaio. Populazio handiak, berriz, basoak eta oihanak dira.