viernes, 3 de junio de 2011

ASTIGARRA


Astigarrak edo azkarrak Acer generoko zuhaitzak dira, Sapindales-en ordenan; eurentzat bakarrik den Aceraceae familian, edo (Hippocastanaceae-ekin batera) Sapindaceae familian sailkatzen dira; ebidentzia genetikoaren arabera bigarren aukera egokiagoa dela badirudi ere. Astigarrek aurrez aurre jarritako hostoak dituzte, gehienetan gingildun eta palmatuak baina, espezie batzuetan, pinatu edo gingil bakoak ere. Loreak arruntak eta pentameroak dira eta mulko, korinbo edo unbeletan jaiotzen dira. Euren fruitu bereziak samara mota batekoak dira, eta biraka jausi eta haizearen eraginez haziak urrunera eramateko forma egokia dute. 'Acer' izena Latineko "acris"etik dator (zorrotz), aspaldian lantzak egiteko erabiltzen zen haien zuraren gogortasunagatik.

Acer generoko zuhaitz batzuk euskaraz ihar izenaz ere izendatzen dira; sarrera honetan agertzen den espezie zerrenda laburrean ikus daitekeen legez.

Euskalerriko zuhaitzak

Hemen daukagun bideoan Euskal Herriko zuhaitz batzuk daude:

sábado, 28 de mayo de 2011

BIDELARIEN ZUHAITZA


Zuhaitz ikusgarri honek, hostozko palmera abaniko itxura du. Berari eskerrak, bizirik atera da basamortuan bidaiari bat baino gehiago. Abanikopean egindako zulo batetik, litro erdi bat ur hotz ateratzen da, edateko.

OLIO PALMERA


Zuhaitz polit honek sarritan hirietako kaleak apaintzen ditu. Zuhaitz honen koko-olioa jaboi fina egiteko erabiltzen da.

BAOBABA ZUHAITZA


Antzinako ipuin afrikar batek dioenez, jainko-kume jigante batek, behin zuhaitz bat zanetatik atera omen zuen eta buruz behera aldatu zen. Hau omen da baobabaren jatorria. Afrikarrak zuhaitz galant honen gerri utsa, ur garbia edukitzeko erabiltzen dute; 5.000 litro hilabete batzuetan euki lezakete.

KAKAOA


Txokolate zati bat jaterakoan, gogoratu ezazue, txokolatea zuhaitz eder honen fruitutik datorrela. Munduan jaten den kakaoren hiru laurdenak, Eguzkialdeko Afrikako kakaotegietatik datoz.

PALMERA


Basamortuko oasisetako zuhaitza da. Oasisko biztanle baten aberastazuna, ez da bere soroen zabaleratik neurtzen, datil palmeratatik baizik.