martes, 21 de junio de 2011

martes, 14 de junio de 2011

TXISTEA

Egun batean, esan zion ume batek bere amari:

-Ama! ama! Zein da zure ilea tintatzeko zuhaitzik gogokoena?
Eta esan zion amak:
- Ez dakit!

Eta umeak esan zion:
El castaño


jueves, 9 de junio de 2011



ZUHAITZAK MOZTEN DAUDE


Gizaki agurgarriak:

Gizakiak zuhaitz asko mozten dituzte, papelak eta gauzak lortzeko baina azkenean zuhaitz guztiak moztuko dituzte eta ezingo dugu ondo bizi.
Nire ustez, ez dago ondo hainbeste zuhaitz moztea.

Arrazoi bat zuhaitzak ez mozteko guk ezingo garela bizi da, zuhaitzak oxigenoa ematen digutelako eta zuhaitzak ez baziren egongo guk oxigenoa ez genuke edukiko.

Alde batetik, beste alde batetik zuhaitzak animali batzuen etxe bizitzak dira eta mozterakoan animaliak etxe bizitzarik gabe geratzen dira.Bestalde, Zuhaitzak gerizpea emante digute.

Gainera, zuhaitz moztea gaizki dago, baina beste alde batetik gutxi batzuk moztea, papela eta beste material batzuk ateratzeko ez dago oso gaizki.

Esandakoa kontuan izanik, ez dago txarto zuhaitz gutxi batzuk moztea, baina ez dira asko moztu behar.
ANE PEREZ

miércoles, 8 de junio de 2011

ZUHAITZ TRISTEA


Bazen behin zuhaitz triste bat, beti triste zegoen. Ez zuen hostorik eta ez zuten zaintzen.

Egun batean mutiko batzuk zuhaitzaren ondotik pasatu ziren eta batek esan zuen:
- Zuhaitz hau oso triste dago.

Eta erantzun zion beste mutikoak:
- Bai, oso triste dago, baina, nola alaituko dugu?

Ezer ez zekienak esan zuen:
- Badakit,beste zuhaitz bat landatuko dugu! -denok ados jarri ziren eta landatzen hasi ziren.

Uda heldu zeneanzuhaitz tristeak hosto asko zituen eta gainera landatutako zuhaitza sendotzen hasita zegoen.Horrela konturatu ziren zuhaitz tristeak behar zuena lagutasuna zela.

Ordutik aurrera zuhaitzak zainduta eta pozik egon ziren.

AMAIERA

Ipuina entzun nahi baduzu hemen klikatu:


sábado, 4 de junio de 2011

GOROSTIA


Gorostia (Ilex aquifolium) zuhaixka edo zuhaitz txiki dioikoa da (ale batzuk arrak eta beste batzuk emeak dira), 10 m-rainokoa. Gorostia Europako hegoaldean eta ekialdean, Afrikakoiparraldean eta Asiako hegomendebaldean zabaltzen da. Iberiar penintsulan ugaria da ipar-erdian eta eskasa hegoaldean.
EZAUGARRIAK:
Hostoak txandakakoak, iraunkorrak, distiratsuak eta eliptikoak dira. Gainera, ertz arantzatsua dute; inoiz ere osoak dira. Loreak zurixkak eta unisexualak dira, baina beste sexuaren hasikinak dituzte. Hostoen galtzarbeetan lore-luku txikiak ateratzen dira. Lau sepalo eta beste horrenbestepetalo dituzte. Fruitua drupa gorrixka eta ia esferikoa da. Udaberrian loratzen da, apirila eta ekaina bitartean, eta fruituak udazkenean heltzen dira, urria eta abendua artean, baina negu osoan egoten dira adarretan. Fruituok, neguan ere aritzen diren zenbait animalia espezieren baliabide bakarretakoak dira.
Lur silizeoetan hobeto bizi da, edo lurzorua azidoa duten kareharrizko lurretan.

GEREZIONDOA


Gereziondoa Rosaceae familiako landarea da, Prunus generokoa aran, arbendola, mertxika etaarbeletxekoekin batera.25 m garai izan daiteke bere bizitzan zehar. Oso zuzena da bere egituran oinarriturik, zur leuna du eta marroi kolorekoa, nahiz eta zurgin munduan gehiago balio dutenak gorrixka kolorea izan. Bere kukula zabala eta piramidala da, bestalde, bere hostoak erorkorrak, bakunak eta era bikoitzean dendatuak.Gainera, oso balioetsia dago bere loreen edertasunagatik, nondik fruitua sortzen den. Gereziafruitu globo-itxurako eta haragitsu gorria da. Fruta-arbola honek lokotxen taldekoa da, neguko hotza behar duena bere atsedenaldia apurtzek.

Motak

Gereziondo mota bat baino gehiago dago, batzuk fruituak ematen ez dituztenak, gereziondo japoniarraren kasuan, eta fruituak ematen dituena, gereziondo arrunta, institutuan dagoena hain zuzen ere.

Gereziondo arrunta edo Prunus cerasus zuhaitz bat da fruitu garratzak eta gorri argi kolorekoak. Bere jatorria Europa eta Asiako mendebaldean dago. Badira baratz handiak Iberiar penintsulatikTurkiako Anatoliara eta Eskandinaviako hegoaldetik Britainia Handira arte, merkataritzako erabiltzen direnak.

GAZTAINONDOA


Gaztainondoa (Castanea sativa) Fagaceae familiako zuhaitz bat da. Jatorriz Hego-ekialdeko Europakoa eta Asia Txikikoa da. 20-35 m-ko garaiera eta 2 m-ko diametroko enborra edukitzera irits daitekeen zuhaitz hosto erorkorra da. Bere hostoak oblongo-lantzeolatuak dira, 16-28 cm luze eta 5-9 cm zabal dira, eta ertzean hortz zorrotzak dituzte.

Landare monoikoa da: ale bakoitzak bi sexuetako loreak dauzka, 10-20 cm-ko luzera daukatengerbak osatuz. Lore arrak gerbaren goiko aldean sortzen dira, eta emeak behealdean. Ekainaren bukaeran eta uztailean agertzen dira, eta udazkenerako lore emeek 3-7 hazi gordetzen dituztenkupula arantzadunak ekoizten dituzte.

Gaztainondoak klima epela eta hezetasun egokia behar du ondo hazi eta gaztaina-kopuru handiak lortzeko. Oso sentikorra da udaberriaren azken parteko eta udazkenaren hasierako izozteen aurrean, eta ez ditu lurzoru karedunak gustuko. Basoetan itzal txikia jasan dezake, baina argia du gustuko.