sábado, 28 de mayo de 2011

BIDELARIEN ZUHAITZA


Zuhaitz ikusgarri honek, hostozko palmera abaniko itxura du. Berari eskerrak, bizirik atera da basamortuan bidaiari bat baino gehiago. Abanikopean egindako zulo batetik, litro erdi bat ur hotz ateratzen da, edateko.

OLIO PALMERA


Zuhaitz polit honek sarritan hirietako kaleak apaintzen ditu. Zuhaitz honen koko-olioa jaboi fina egiteko erabiltzen da.

BAOBABA ZUHAITZA


Antzinako ipuin afrikar batek dioenez, jainko-kume jigante batek, behin zuhaitz bat zanetatik atera omen zuen eta buruz behera aldatu zen. Hau omen da baobabaren jatorria. Afrikarrak zuhaitz galant honen gerri utsa, ur garbia edukitzeko erabiltzen dute; 5.000 litro hilabete batzuetan euki lezakete.

KAKAOA


Txokolate zati bat jaterakoan, gogoratu ezazue, txokolatea zuhaitz eder honen fruitutik datorrela. Munduan jaten den kakaoren hiru laurdenak, Eguzkialdeko Afrikako kakaotegietatik datoz.

PALMERA


Basamortuko oasisetako zuhaitza da. Oasisko biztanle baten aberastazuna, ez da bere soroen zabaleratik neurtzen, datil palmeratatik baizik.

GARO ZUGAITSUA



Afrikako baso bustietan, dozenaka garo-zugaitsu-mota aurkitu daitezke. Izan, zuhaitz hauek garo galantak dira. Batzutan 25´tik 30 metroko izaten dute.

DRAGOA PALMERA

Dragoa, Afrikak Eguzkialdeko basamortuan hazi egiten da, eta urte luzeetan bizi oi da. Dirudienez, batzuek mila urte baino gehiago dute.

EGIPTOKO ARABIAKO PALMERA



Enbor bakarraren lekuan adarrak dituen palmera, bat besterik ez da munduan. Palmera honen fruituak ogi- antza da.

ZUHAITZ ONURAGARRIAK

Afirkan beste leku baten baino zuhaitz-mota gehiago daude. Basoan beren tontorrak elkartuaz, eten gabeko milaka kilometro duen sapai berdea egiten dute. Basoak eta sasi txikiak estaltzen dute zabal-unea; batzuetan zelaian, zuhaitz galant bat hasten da, belarrezko itxaso baten aurrean begirale bakarti bezala. Afrikan aurkitzen diren zuhaitz moten artean batzuek oso xeeak dira eta beste batzuek erabat ikusgarriak.

viernes, 27 de mayo de 2011

SUTEA ARTEAGAN


Maiatzaren 2an sutea egon zen Arteagan. Zuhaitz eta zuhaixka asko erre ziren eta mota desberdinekoak: Pinus Cembriodes, Pinus Rudis, Abies, Pseudotsuga, Alamillo eta zuhaixka mota hauek: Madroño eta Encino. Goroldioa eta belarra ere erre ziren. 50 urte zituzte zuhaitzak.

miércoles, 18 de mayo de 2011

BATIDOS PULEVA

Albiste hau ez dauka zer ikusirik nire gaiarekin baina nire eskolako 5. mailako ikasleak iragarki bat egin dute puleba batidoei buruz eta iragarkiak bizita gehiago edukitzeko blogean sartu dut.
Hemen daukazue iragarkia:


martes, 17 de mayo de 2011

LONGEVA ZUHAITZA


Longeva zuhaitza munduko zaharrena da 9.500 urte ditu. Zuhaitz honek 4 metro ta erdi altuera du. Glaziarren denboran jaio zen zuhaitz hau.

domingo, 15 de mayo de 2011

SECUOYA ZUHAITZA


Secuoya 112m altuera du eta 11m diametroaz. Hostoen tamainak desberdinak izan ahal dira: 15-25 mm izan daitezke. Secuoyari, Secuoya gorria esan daiteke.

miércoles, 11 de mayo de 2011

ZUHAITZAK


Zuhaitza zurezko landare handi eta bizikorra da.

Sustraiak, enbor bat edo gehiago, adarrak eta hostoak ditu. Zurtoina da bereziki beste landareetatik bereizten duena, zuhaitzena zurezkoa da. Garatzerako behar dituen ura eta elikagaiak adar eta hostoetara garraiatzen ahalbidetzen da. Azalak, larruaren parekoa dena, infekzioen eta onddoen kontra babsten du, eta garatzerako behar dituen ura eta elikagaiak adar eta hostoetara garraiatzen ahalbidetzen dio.

Zuhaitz talde txiki bati zuhaztia esaten zaio. Populazio handiak, berriz, basoak eta oihanak dira.

martes, 10 de mayo de 2011

ZUHAITZAREN EGUNA


Sendavivako ume batzuk, abentura eta naturaren parkea bisitatu dute. Parkean umeek 700 zuhaitz desberdin landatu zituzten. Zuhaitzaren eguna zelako.